Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Zozketako zenbaki sarituak

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako zozketako zenbaki saridunak
admin      0

Zozketako zenbaki sarituak

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa oso arrakastatsua izan zen. Laguntzaile eta parte hartzaile guztiei esker egun ahaztezina igaro genuen Arrasaten eta datozen egunetan hasiko gara egunaren laburpen bideoa eta argazkiak zabaltzen. Gaur zozketako zenbaki sarituen berri emango dizuegu.

Txalotzekoa izan da berriro ere Topaketaren harrera. Eta aurtengoan, bereziki, herriaren bultzada azpimarratu nahi dugu. Bertako merkatariei esker, eskaparate oso bat betetzen duen saski erraldoi bat zozketatu genuen.

Sariren bat irabazi duten pertsonek ekainaren 10a bitarteko epea dute sarituak izan direla adierazteko. Horretarako, info@batukadentopaketa.eus helbidera posta elektroniko bat bidali beharko dute, saritutako rifaren argazkia erantsita. Bi asteko epean sariren bat eman gabe geratuko balitz, bigarren aldiz zozketatuko genuke.

ZORIONAK sarituei eta mila esker rifak erosiz Topaketa antolatzeko bultzadatxo bat eman duzuen guztiei!

Hementxe zenbaki sarituak, herriko bi haurrek, Garazi eta Ainhoak, zakutik ateratakoak:

1. saria

Herriko merkatariek emandako produktuez osatutako saski erraldoia.

Zenbaki saritua: 0722

2. saria

Bazkari edo afaria, aukeran, Hilarion jatetxean.

Zenbaki saritua: 0906

3. saria

Bazkari edo afaria, aukeran, Erreka jatetxean.

Zenbaki saritua: 0812

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako saskia eskaparatean

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak