Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Prentsaurrekoa eta behin-betiko egitaraua

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako prentsaurrekoa eta behin-betiko egitaraua
admin      0

Prentsaurrekoa eta behin-betiko egitaraua

Atzo Arrasateko Kulturate kultur etxean Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa aurkeztu genuen. Bertan izan ginen aurtengo talde antolatzaileetako (Sambamaña eta Dinbi Banda) kide batzuk eta baita Arrasateko udaleko kultur teknikaria ere.

Ziur datozen egunetan hainbat komunikabideren bidez Topaketaren berri jasotzen duzula.

Hurrengo bideoan laburbildu dugu Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketaren behin-betiko egitaraua.

Plan bikaina datorren larunbaterako! Zatoz Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketaz gozatzera Arrasatera!

Batukaden soinue, #JoTaSue !

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak