Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Guztia prest Arrasaten! Bihar jarraipena sarean

Guztia prest Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketarako
admin      0

Guztia prest Arrasaten! Bihar jarraipena sarean

Guztia prest dugu Arrasaten honezkero biharko Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketarako. Azken astean gogor egin dugu lan festari azken ukituak eman eta bertaratzen zareten horiek egun izugarriaz gozatzeko.

Behin-betiko egitaraua

Duela egun gutxi behin-betiko egitaraua aurkeztu genizuen. Web-orriko atal honetan ikus ditzakezu xehetasun guztiak eta baita laburbilduta honako bideoan ere:

Biharko egunaren jarraipena

Biharko egunaz gozatzeko modu onena goizean goizetik Arrasatera gerturatzea den arren, gure Twitter eta Instagram kontuetan egunaren jarraipena egingo dugu, bertaratu ezin dutenek ere festaz goza dezaten. Web-orri honen hasierako orrian ere Twitter-en #JoTaSue traola erabiltzen duten azken txioak erakutsiko ditugu.

Erabili #JoTaSue sarean!

Eta Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketaren kontakizuna guztion artean egiten badugu? Bihar Arrasatera etortzen bazara, igo zure argazki, bideo edo zuzenekoak sare sozialetara eta erabili #JoTaSue traola!

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketaren berri emateko, erabili #JoTaSue sarean!

Batukaden soinue, #JoTaSue!

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak