Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

EH6BT bai, baina 2019an

eh6bt
admin      0

EH6BT bai, baina 2019an

Data hauen bueltan urtero Euskal Herriko Batukaden Topaketaren berri ematen dizuegu. Aurtengo topaketa finantzatzeko konpromezua hartu zuen udalak, tamalez, duela aste gutxi komunikatu digu atzera botatzen dela.

EH6BT bai, baina 2019an

Gauzak honela, Dinbi Banda batukada beste kokagune bat topatzen saiatu da, baina denbora falta dela eta, egokiena 2019. urterako uztea dela erabaki du, pena handiz. Denbora hau, dena den, EHBT indartzeko erabili nahi dugu.

Euskal Herriko Batukaden Topaketa, Euskal Herriko batukaden esku

EHBT-k lortu du honezkero Euskal Herri mailan batukaden erreferente eta bilgune bilakatzea eta beste pauso bat ematea proposatuko diegu batukada taldeei.

EHBT Euskal Herriko batukada guztiontzat izanik, antolatuko dugu guztion artean? Lanketa bat hasi dugu honezkero galdera honi erantzuna emateko asmoz, eta datozen hilabeteetan hausnarketa batukadei zabalduko diegu.

Besterik gabe, eskerrik asko urtez urte EHBT posible egiteagatik. Osatu dezagun guztion artean 2019rako Topaketa berritu eta osoago bat!

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak