Batukaden soinue, jo ta sue!

2017/05/27

ARRASATE

Taldeen emanaldiak (9/10): Zugatik

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako taldeen emanaldiak Zugatik
admin      0

Taldeen emanaldiak (9/10): Zugatik

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartu eta 5 minutuko emanaldia eskaini zuten taldeen bideoak aurkezten ari gara egunotan. Ia ia amaitu dugu, azkenaurrekoarekin gatoz gaur!

Trapagako Ugarte auzotik etorri ziren Topaketara Zugatik batukadakoak. Duela hiru urte sortu zuten taldea Pedroren omenez eta hortik taldearen izena. Material birziklatuarekin hasi ziren jotzen eta, ondoren, beraiek egindako surdoak erabili zituzten.

Adin ezberdinetako jendea daukate taldean, 14 urtetik hasi eta 50 urterarte. Bizkaiko Meatzaldean eta Ezkerraldean ezagunak egin dira eta beraiekin animazioa ez da inoiz falta!

Ikusi maiatzaren 27an Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan eskaini zigutena:

Adi gure web-orrira eta sare sozialetara, egunero talde baten bideoa zabalduko dugu eta. Bihar, Mallorkako Saravá talde gonbidatuaren txanda izango da. Honekin, emanaldia eskaini zuten talde guztien bideoak aurkezteaz amaituko dugu.

Baina ez pentsa horrekin amaitzen dugunik, parte hartzaile guztiak batera Topaketaren erritmoa jotzen ikusteko aukera ere izango duzu eta!

Batukaden soinue, #JoTaSue!

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT bideoa

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak