Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Taldeen emanaldiak (2/10): Zo-Zongó!

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako taldeen emanaldiak Zo-Zongó!
admin      0

Taldeen emanaldiak (2/10): Zo-Zongó!

Atzo Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartu eta 5 minutuko emanaldia eskaini zuten taldeen bideoak zabaltzen hasi ginen.

Gaur Zo-Zongó! taldearen bideoa aurkezten dugu.

2004ko udaran sortu zen taldea, Calahorrako jaietako “La noche del ruido” festarako ikuskizun bat egiteko asmotan. 2012. urtean, taldekide berrien sarrerarekin, Zo-Zongó! familia handitu egin zen eta ikuskizun ezberdinak barnebiltzen dituen konpainia izatera igaro zen.

Ikusi maiatzaren 27an Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan eskaini ziguten Kolpez Blai ikuskizun berritua:

Adi gure web-orrira eta sare sozialetara, egunero talde baten bideoa zabalduko dugu eta. Bihar, Bilboko Batukaleren txanda izango da.

Batukaden soinue, #JoTaSue!

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak