Batukaden soinue, jo ta sue!

2017/05/27

ARRASATE

Taldeen emanaldiak (7/10): Zaratamba

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako taldeen emanaldiak Zaratamba
admin      0

Taldeen emanaldiak (7/10): Zaratamba

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartu eta 5 minutuko emanaldia eskaini zuten taldeen bideoak argitaratzen jarraitzen dugu. Azken txanpan sartu gara honezkero.

Zazpigarren taldea aurkezten dizuegu gaur, Getxoko Zaratamba taldea.

Perkusio brasildar eta afrikarra nahasten dute beraien erritmoetan, brasildar soinuei djenbeen hotsak gehituz. Orain dela 5 urte perkusioa lantzen hasi ziren eta poliki poliki kide berriak gehituz joan dira, gaur egun arte. Soinuek eragiten dituzten dantza eta irribarreak izan dira euren motorra.

Ikusi maiatzaren 27an Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan eskaini zigutena:

Adi gure web-orrira eta sare sozialetara, egunero talde baten bideoa zabalduko dugu eta. Bihar, Zornotzako Zaparradaren txanda izango da.

Batukaden soinue, #JoTaSue!

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT bideoa

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    SambamaƱa Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak