Batukaden soinue, jo ta sue!

2017/05/27

ARRASATE

Taldeen emanaldiak (8/10): Zaparrada

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako taldeen emanaldiak Zaparrada
admin      0

Taldeen emanaldiak (8/10): Zaparrada

Bagoaz aurrera Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartu eta 5 minutuko emanaldia eskaini zuten taldeen bideoen aurkezpenekin.

Gaur Zornotzako Zaparrada Batukada Taldearen txanda da.

Zornotzako beste kolektibo batetik jaiotako egitasmoa da, Ipurtargi Gazte Asanbladatik alegia. 2008an hasi ziren jotzen. Iaz, Euskal Herriko Batukaden Topaketaren antolakuntza lanetan ibili ziren eta oso fin ibili, gainera!

Ohiko moduan, aurten ere emanaldi ikusgarria eskaini zieten Topaketa egunean Arrasatera gerturatu ziren guztiei.

Ikusi maiatzaren 27an Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan eskaini zigutena:

Adi gure web-orrira eta sare sozialetara, egunero talde baten bideoa zabalduko dugu eta. Astelehenean, Trapagako Zugatiken txanda izango da.

Batukaden soinue, #JoTaSue!

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT bideoa

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    SambamaƱa Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak