Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Taldeen emanaldiak (6/10): Tukatukada

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako taldeen emanaldiak Tukatukada
admin      0

Taldeen emanaldiak (6/10): Tukatukada

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartu eta 5 minutuko emanaldia eskaini zuten taldeen bideoak zabaltzen ari gara. Gaur seigarren taldearen txanda da.

Gernikatik etorri zen Arrasatera Tukatukada taldea.

2015. urtean Gernikako Astran sortu zen batukada taldea da. Astra kultur fabrika okupatu eta autogestionatuan entsaiatzen dute eta talde irekia da. Herrian dauden eskaintza kulturalak zabaltzeko ahalegina egiten dute. Bigarren aldiz hartu zuten parte Topaketan eta aurten ere ilusio eta gogoz betetako emanaldia eskaini dute.

Ikusi maiatzaren 27an Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan eskaini zigutena:

Adi gure web-orrira eta sare sozialetara, egunero talde baten bideoa zabalduko dugu eta. Bihar, Getxoko Zaratambaren txanda izango da.

Batukaden soinue, #JoTaSue!

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak