Batukaden soinue, jo ta sue!

2017/05/27

ARRASATE

Taldeen emanaldiak (10/10): Saravá

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako taldeen emanaldiak Saravá
admin      0

Taldeen emanaldiak (10/10): Saravá

Azken asteetan Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartu eta 5 minutuko emanaldia eskaini zuten taldeen bideoak zabaltzen aritu gara.

Gaurkoan, Mallorkako Saravá batukadaren bideoa aurkezten dizuegu. Lehen aldia da Euskal Herriko Batukaden Topaketak Euskal Herritik kanpoko talde bat gonbidatzen duena, baina bosgarren urteurrena izanda, ongi ospatu behar!

Bunyolako D’escàndol eta Santa Maria del Camíko Batuquè taldeak batzean sortu zen taldea. Toni Amengualek zuzendutako taldea Arrasatera gerturatu zen asteburuaz gozatzera.

Ikusi maiatzaren 27an Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan eskaini zigutena:

Amaitu dugu taldeen bideoak aurkezteaz, baina ez pentsa horrekin amaitzen dugunik, parte hartzaile guztiak batera Topaketaren erritmoa jotzen ikusteko aukera ere izango duzu bihar eta!

Batukaden soinue, #JoTaSue!

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT bideoa

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak