Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Taldeen emanaldiak (5/10): Katxarrada

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako taldeen emanaldiak Katxarrada
admin      0

Taldeen emanaldiak (5/10): Katxarrada

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartu eta 5 minutuko emanaldia eskaini zuten taldeen bideoak zabaltzen ari gara. Gaurkoarekin bost talderen bideoak aurkeztu ditugu eta beste hainbeste geratzen zaizkigu datozen egunetarako.

Gaur Sestaoko Katxarrada taldearen bideoa aurkezten dizuegu.

Iazko Topaketara ikusle gisa etorri eta gero, aurten jotzera animatu dira! Lehen aldiz hartu zuten parte, beraz, Euskal Herriko Batukaden Topaketan. 12 pertsona inguruko taldea bildu zen eta gogo eta indarrez bete zuten plaza.

Ikusi maiatzaren 27an Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan eskaini zigutena:

Adi gure web-orrira eta sare sozialetara, egunero talde baten bideoa zabalduko dugu eta. Bihar, Gernikako Tukatukadaren txanda izango da.

Batukaden soinue, #JoTaSue!

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak