Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Taldeen emanaldiak (4/10): Dinbi Banda

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako taldeen emanaldiak Dinbi Banda
admin      0

Taldeen emanaldiak (4/10): Dinbi Banda

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartu eta 5 minutuko emanaldia eskaini zuten taldeen bideoak zabaltzen jarraituko dugu aste honetan ere.

Gaur, hasieratik Euskal Herriko Batukaden Topaketaren atzean dagoen Dinbi Banda batukadaren bideoa zabaldu dugu.

Lasarte-Oriatik etorri zen Dinbi Banda batukada taldea, baina bere baitan inguruko hainbat herritako partaidek hartzen dute parte. Duela 5 urte sortu zen taldea eta 2013. urtean Lasarte-Oriako udalaren laguntzaz lehen Topaketa antolatu zuten. Hortik aurrera, urtez urte hazten joan da beraien taldea ere. Funky, Reggeaton edota Sanban oinarritutako erritmoekin, giro ederra jartzen dute euren emanaldietan.

Ikusi maiatzaren 27an Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan eskaini zigutena:

Adi gure web-orrira eta sare sozialetara, egunero talde baten bideoa zabalduko dugu eta. Bihar, Sestaoko Katxarradaren txanda izango da.

Batukaden soinue, #JoTaSue!

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak