Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Taldeen emanaldiak (3/10): Batukale

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako taldeen emanaldiak Batukale
admin      0

Taldeen emanaldiak (3/10): Batukale

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartu eta 5 minutuko emanaldia eskaini zuten taldeen bideoak zabaltzen ari gara egunotan.

Gaur Batukale talde bilbotarraren bideoa aurkezten dizuegu.

Taldeko 21 partaidek hartu zuten parte Topaketan. Samba, Reggae eta Funky bezalako erritmoak jotzen dituzte euren emanaldietan. Brasildar arimadun taldea, Bilbotik zuzenean!

Ikusi maiatzaren 27an Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan eskaini zigutena:

Adi gure web-orrira eta sare sozialetara, egunero talde baten bideoa zabalduko dugu eta. Bihar, Lasarte-Oriako Dinbi Bandaren txanda izango da.

Batukaden soinue, #JoTaSue!

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak