Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa posible egiten dute

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako laguntzaileak
admin      0

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa posible egiten dute

Euskal Herri osora Topaketaren berri zabaltzea ez da lan makala eta, are gutxiago, egunean bertan dauden beharrei aurre egitea. Hori dela eta, laguntzaile sare batek babesten du Topaketa urtero. Eskerrak eman nahi dizkiegu sarrera honen bidez guzti hau posible egiteagatik.

Hainbat pertsona honekin harritzen diren arren, Euskal Herriko Batukaden Topaketa urtero Lasarte-Oriako Dinbi Banda batukada taldeak eta beste batukada batek (aurtengoan, Arrasateko Sambamañak) antolatzen dute, inolako irabazi asmorik gabe eta trukean inolako diru ordainik jaso gabe. Beraz, hasteko, eskerrak eman nahi dizkiegu aurreko urtearen amaieratik #JoTaSue lanean aritu diren talde hauetako pertsonei.

Laguntzaile orokorrak

Baina, noski, egun osoko festa bat antolatzetik hainbat gastu eratortzen dira. Hauei aurre egin eta festa posible egiteko, aurtengoan Arrasateko udalaren laguntza izan dugu.

Horretaz gain, AGT kooperatibak ere beraien urteko irabazien zati bat eman nahi izan dio beraien herrian ospatuko den ekitaldi honi.

Gainera, Ausolan enpresari esker posible izango da parte hartzaileek bazkari goxo batetaz gozatzea.

Topaketaren komunikazioan laguntzen ari direnak

Baina… zer izango litzateke Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa perkusiojole eta ikusle gabe? Berebiziko garrantzia ematen diogu komunikazioari eta, hori dela eta, hainbat laguntzailek beraien aletxoa jartzen dute Topaketaren berri zabaltzerako garaian. Gaztea irratian Topaketako kuñak entzuteko aukera izan duzue, Berriaren bidez Topaketaren inguruko informazioa Euskal Herri osora zabaldu da, TaPuntu online eta offline komunikazio arlo osoaz arduratu da, RECreak promozio bideoak eta Topaketa egunekoak egingo ditu eta Antzak eskainitako laguntzari esker paperean inprimatutako euskarri guztiak izan ditugu.

…eta beste hainbat

Bodegas y viñedos Cantaurik ere bazkariko edariekin lagundu digu, herriko merkatarien laguntzari esker Topaketa egunean zozketatuko dugun saski bikaina osatzeko aukera izan dugu eta hainbat norbanakok ere beraien laguntzatxoa eman dute.

Beldurra ematen du horrelakoetan laguntzaileak zerrendatzeak, asko eta asko baitira modu batean edo bestean guzti hau posible egiten dutenak.

Mila esker Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa posible egiteagatik sarrera honetan aipatutako guztiei eta baita modu batean edo bestean esku bat bota diguzuen horiei!

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak