Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketaren laburpen bideoa

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako laburpen bideoa, RECrearen eskutik
admin      0

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketaren laburpen bideoa

Honezkero astebete igaro da Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa Arrasaten ospatu genuenetik eta ez zaigu berehalakoan ahaztuko bertan bizitako guztia.

Gaur Topaketaren laburpen bideoa estreinatzen dugu! Izugarrizko lana egin zuten Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako egun osoan zehar RECreako laguntzaileek. Lehen aldiz izan dira Topaketaren laguntzaile eta, egia esan, izugarrizko bideo laburpena prestatu dute. Eskerrak eman nahi dizkiegu hemendik hain fin aritzeagatik!

Bideoa ikusteko desiatzen egongo zara honezkero, ezta? Ikusi, ikusi:

Datozen egunetan, batukada talde bakoitzak arratsaldeko emanaldi nagusian eskainitako 5 minutuko emanaldien bideoak ikusteko aukera izango duzue.

Batukaden soinue, #JoTaSue!

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak