Batukaden soinue, jo ta sue!

2017/05/27

ARRASATE

Bideoa: 200 pertsona batera Topaketako erritmoa jotzen

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako 200 parte hartzaileak topaketako erritmoa batera jotzen
admin      0

Bideoa: 200 pertsona batera Topaketako erritmoa jotzen

Euskal Herriko Batukaden Topaketaren edizio guztietan errepikatzen den momentu kuttun bat baldin bada, hori parte hartzaile guztiek batera Topaketako erritmoa batera jotzen duten momentua da.

Aurten ere maiatzaren 27an Arrasaten Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartu zuten 200 parte hartzailetik gora batera aritu ziren Topaketako erritmoa jotzen, arratsalde amaieran.

Topaketako erritmoa Topaketaren 2. ediziorako sortu zen, 2014. urtean. Zo-Zongó! taldeak sortu zuen eta gerora Dinbi Banda eta Zaparrada batukadek osatu zuten.

Ikusi momentu hunkigarri honen bideoa:

Honekin amaitzen da Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa. Baina lasai egon, deskantsu pixka bat hartu eta laster izango baituzue Euskal Herriko 6. Batukaden Topaketaren berri.

Batukaden soinue, #JoTaSue!

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT bideoa

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak