Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

eh4bt

Topaketaren erritmoa
admin    0

EH4BT – Guztiak batera topaketako erritmoa jotzen

Sekula sentitu ez duenak ez daki zer den eta probatu duenak errepikatu nahi du. Ohitura bihurtu da Batukaden Topaketa bakoitzari amaiera emateko, partehartzaile guztiek batera topaketaren erritmoa jotzea. Aurtengoan 130 perkusiojole inguruk jo genuen erritmoa. Sarrera honekin amaitutzat ematen dugu EH4BT. Deskantsu apur baten ostean EH5BT antolatzeari ekingo diogu eta izango duzue gure berri! Mila […]

Eskerrik asko Zaparrada
admin    0

Eskerrik asko, Zaparrada!

Dinbi Banda batukadako kideek eskertza xume bat egin nahi izan zieten Zaparradako kideei. Hemendik ere eskerrak eman nahi dizkiogu Zaparradako lehen partaidetik azkenekora arte, antolaketa lanetan fin aritu dira eta! Antolaketan egon ez denak, ez daki topaketaren atzean dagoen lana. Zaparrada batukadari esker, hiru urtez jarraian Lasarte-Orian ospatu ostean, Euskal Herriko batukaden festa Hemen eta […]

Zaparrada
admin    0

EH4BT Zaparrada – Emanaldiaren bideoa

Eta emanaldi nagusian parte hartu zuen azken taldea, nola ez, Zornotzako Zaparrada batukada taldea! Dakizuenez aurtengoan beraiek izan dira topaketaren antolatzaileak eta egun biribila antolatzearen arduradunak, Dinbi Bandarekin batera. Ikusi eskaini zuten emanaldia, ikusgarria ohiko legez:

Zugatik batukada
admin    0

EH4BT Zugatik – Emanaldiaren bideoa

Trapagako bailaratik, Ugartetik zehazki etorri zen topaketara Zugatik batukada. Beraien lehen parte hartzea izan arren, ziur beraien emanaldiaz gozatuko duzuela!

tukatukada
admin    0

EH4BT Tukatukada – Emanaldiaren bideoa

Gernikatik eta lehen aldiz gure Batukaden Topaketan, Tukatukada batukada etorri zen gurera. Hemen ikusgai beraien emanaldi nagusiko bideoa:

1

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak