Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Author Archives: admin

Dinbi Banda batukada aurten ere Euskal Herriko Batukaden Topaketan
admin    0

Dinbi Banda batukada bosgarrenez Topaketan

Maiatzaren 27a gerturatu ahala, pixkanaka osatzen ari gara Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketaren egitaraua. Honezkero hainbat pertsonak eman dute izena taldeka zein banaka. Horien artean, Lasarte-Oriako Dinbi Banda batukada taldeak. Zuetako askok jakingo duzuenez, Euskal Herriko Batukaden Topaketa talde honek sortu zuen 2013. urtean eta, ordutik, urtero murgiltzen dira hau antolatzeko abenturan. Eta, nola ez, […]

Sambamaña taldearen gonbitea
admin    0

Sambamaña batukadak Topaketan parte hartzera gonbidatzen zaitu

Lehengo egunean Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako behin-behineko egitaraua aurkeztu genizuen. Baina… zer da Batukaden Topaketa batukada talderik gabe? Honezkero jakingo duzunez, aurten Arrasateko Sambamaña batukada taldeak hartu du Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa antolatzeko ardura, Dinbi Banda batukada taldearekin batera. Ikusi topaketan parte hartzera gonbidatzeko prestatu duten bideo laburra: EMAN IZENA lehenbailehen, pixkanaka lekuak […]

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako behin-behineko egitaraua prest
admin    0

Behin-behineko egitaraua prest!

Prest dugu honezkero Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketaren behin-behineko egitaraua. Bideoan eskuartean dugun sorpresa baten lehen pista ematen dizuegu. Ikusi behin-behineko egitaraua aurkezteko osatu dugun bideo laburra: BONBAZOA eta azken xehetasunak osatzen joan ahala, EGITARAUAren atalean ikusteko aukera izango duzu.

Arrasateko Trikitixa Eskola
admin    0

Taldeei harrera trikitixa doinuek girotuta!

Nahiko osatuta dago honezkero maiatzaren 27an Arrasatera zatoztenek gozatzeko aukera izango duzuen egitaraua. Gaurkoan, egunari hasiera emateaz arduratuko den taldea aurkeztuko dizuegu. Musika osagai nagusia izango duen egunari, nola ez, musikarekin emango diogu hasiera. Parte hartzaileei harrera egin eta herriko giroa pixkanaka goxatzen joateko, Arrasateko Herriko Plazan Arrasateko Trikitixa Eskolako partaideak egongo dira momentua girotzen […]

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako izen-emateen promozio bideoa
admin    0

Zatoz Arrasate batukadekin sutan jartzera!

Honezkero jakingo duzunez, Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa maiatzaren 27an ospatuko dugu Arrasaten. Talde eta banakakoen izen-ematea zabaldu genuen orain dela egun batzuk eta izen-emateak martxa onean doaz. Gogoan izan plaza mugatuak daudela! EMAN IZENA lekurik gabe geratu aurretik! Gaur RECrea Proyectos Audiovisualesek izen-emateak bultzatzeko prestatu duen bideoa aurkezten dizuegu. Bertan, Gaztean azken egunetan akaso […]


EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak