Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Author Archives: admin

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako spota, RECrea
admin    0

Promozio spota sarean!

Bi aste besterik ez dira geratzen maiatzaren 27an Arrasaten batukaden topaleku den festa ospatzeko. Sarean da honezkero Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa iragartzeko spota! Bere grabaketa eta edizioaz RECrea Proyectos Audiovisuales arduratu da, lehen aldiz Topaketaren laguntzailea den enpresa gaztea. Bide batez, gogorarazi nahi dizugu GAUR dela IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA! Ikusi RECreakoek prestatutako bideoa: […]

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako kartela, TaPunturen eskutik
admin    0

Topaketako kartela prest!

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa iragartzeko balioko duen kartela aurkezten dizuegu gaur. TaPuntu kooperatiba ari da aurten ere Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketaren komunikazio lanetaz arduratzen. Lan horien artean, Topaketako kartela diseinatu dute. Horretarako, RECreakoek Topaketaren spota grabatzean ateratako argazki bat hartu dute oinarri. Ah, bide batez kontatzen dizuegu BIHAR spot hau aurkeztuko dugula ere. […]

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan izena emateko azken eguna
admin    0

Maiatzak 13, izena emateko azken eguna

Erritmo onean doaz izen-emateak, baina oraindik ere garaiz zabiltza Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan izena emateko! Maiatzaren 13ra bitarte dago aukera zabalik, beraz arin ibili oraindik ez baduzu izena eman. Honezkero jakingo duzun arren, gogorarazten dizugu banaka zein taldeka parte hartzeko aukera dagoela Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan. Baina… zer topatuko dut Euskal Herriko 5. […]

Ikasi batukaden topaketako erritmoa
admin    0

Gogoratzen duzu Batukaden Topaketako erritmoa?

Gogoratzen al duzu Euskal Herriko Batukaden Topaketako erritmoa? Urtez-urte errepikatzen den une bereziren bat badago, arratsaldeari urtero amaiera eman dion emanaldi bateratua da! Topaketan parte hartzen duten taldeen banakako emanaldien ostean, ohitura bilakatu da banaka zein taldeka Topaketan parte hartzen duten pertsona guztiek batera Topaketako Erritmoa jotzea. Izugarrizko burrunba sortzen da ehun eta berrehun perkusiojole […]

Saravá batukada talde gonbidatua
admin    0

BONBAZOA… Saravá, Mallorkako talde gonbidatua

Euskal Herriko Batukaden Topaketan dena ikusia zenuela uste al zenuen? BONBAZOA dakar aurtengoak! Behin-behineko egitaraua aurkezteko bideoa arretaz ikusi bazenuen, konturatuko zinen aurtengoan Euskal Herritik kanpoko talde gonbidatu bat etorriko dela Batukaden Topaketara lehen aldiz. Ba al zen modu hoberik Topaketaren bosgarren urteurrena ospatzeko? Mallorkatik Arrasatera Saravá batukada gerturatuko da, gurekin batera egun osoko festaz […]


EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak