Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Author Archives: admin

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako talde parte hartzaileak: Zo-Zongó!
admin    0

Taldeen aurkezpena: ZO-ZONGÓ! Oarsoaldeatik (9/13)

Ai ene! Astebete besterik ez da geratzen Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketarako. Bitartean, aurrera goaz parte hartuko duten taldeen aurkezpenekin. Laugarren aldiz hartuko du parte Zo-Zongók Euskal Herriko Batukaden Topaketan eta ziur maiatzaren 27an Arrasatera gerturatzen direnak aho bete hortz uzten dituztela. Ikusi Euskal Herriko 3. Batukaden Topaketan Lasarte-Orian eskaini zuten emanaldia: Taldearen inguruko info […]

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako talde parte hartzaileak: Zestoako batukada
admin    0

Taldeen aurkezpena: Zestoako batukada (8/13)

Astebete pasatxo geratzen da maiatzaren 27an Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa Arrasaten ospatzeko. Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan lehen aldiz parte hartuko duen batukada bat aurkezten dizuegu gaur: Zestoako batukada taldea. Talde hasi berria da, baina hala ere euskal batukaden topagune den Topaketan parte hartzera animatu dira. Oraingoz taldea martxa guztiz hartzen ari derenez, aurten […]

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako talde parte hartzaileak: Zaratamba
admin    0

Taldeen aurkezpena: ZARATAMBA Getxotik (7/13)

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartuko duten taldeak aurkezten ari gara azken egunotan. Honezkero erdia baino gehiago aurkeztu ditugu. Egia esan, inoiz baino parte hartzaile gehiago izango ditugunez, ez dugu lan makala hauek aurkezten! Zaratamba batukada Getxotik dator. Batukada gaztea da eta hainbat erritmo eta instrumentu ez tipiko nahasten dituzte beraien emanaldietan. Lehen aldiz […]

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako talde parte hartzaileak: Zaparrada
admin    0

Taldeen aurkezpena: ZAPARRADA Zornotzatik (6/13)

Bagoaz aurrera pixkanaka Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartuko duten taldeen aurkezpenekin. Ia ia taldeen erdia aurkeztu dizuegu honezkero! Gaurkoan Topaketarentzat berezia den talde bat aurkezten dizuegu. Aurten ere gurean izango dugu Zornotzako Zaparrada batukada taldea. Berezia dela aipatzen dugu, beraiek izan zirelako, Lasarte-Orian lehen hiru edizioak egin ondoren, Dinbi Banda batukada taldeari lekukoa […]

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako talde parte hartzaileak: Tukatukada
admin    0

Taldeen aurkezpena: TUKATUKADA Gernikatik (5/13)

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartuko duen bosgarren taldea aurkezten dizuegu gaur: Gernikako Tukatukada batukada taldea. Beraien bigarren aldia da Topaketan eta, oraindik ere hasiberrixek direla dioten arren, badute zer erakutsi! Ikusi lehengo urteko Euskal Herriko Batukaden Topaketa eskaini zuten emanaldia: Taldearen inguruko info +: Facebook eta Instagram. Ikusi orain arte aurkeztu ditugun taldeak […]


EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak