Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Author Archives: admin

admin    0

KaleanBatu | Iruña | NAF (3/10)

Nafarroatik datorren talde bakarra dugu KALEANBATU. “Kalearen taupada, sormenaren indarra!” lelopean kaleak alaitzen dituzte, batez ere Iruñeakoak, baina Nafarroa osoan mugitzen dira. 23 partaidez osaturiko batukada talde honek goizean Zumaburuko auzoan joko du, eta 18:30etatik aurrera Okendo Plaza berotu!! Facebook: https://www.facebook.com/kaleanbatukada Youtube: https://www.youtube.com/channel/UCYZyzbicq26EEjeDhNo51BQ Hemen duzue beraien Akelarre:

admin    0

Taupada | Donostia | GIP (2/10)

Donostiatik eta bigarrengo aldiz gure topaketan TAUPADA batukada izango dugu. Oso ezagunak Donostialdeko festetan, horiz jazten den batukada talde honek 8 urte baino gehiago ditu bere atzean. 17 kidez osaturiko batukada honek Atsobakarreko kaleak girotuko ditu goizean, eta nola ez, Okendo Plaza arratsaldeko ekitaldian. Facebooken: https://www.facebook.com/taupada.samba Hemen duzue 2008ko bideo bat, Donostiako Gau Gorria girotzen:

admin    0

BurunTzanTzan | Urnieta | GIP (1/10)

Urnietatik BURUNTZATZAN Batukada Taldea izango dugu. Talde nahiko berria dugu, 2013ko Irailan eman zuten lehen emanaldia Urnietan bertan. 25 partaidez osaturiko batukada honek goizean Zumaburu auzoa girotuko du. Hemen duzue beren estreinaldiko bideoa, Urnietako On Bizi jaian:

admin    0

Kartel ofiziala

Hemen duzue, Euskal Herriko 2. Batukaden Topaketaren kartel ofiziala:

admin    0

PIN, PAN…

Oso gutxi falta da egun handirako, eta egitaraua ia itxita dugunez, hemen dituzue Maiatzaren 17an Lasarte-Oria doinu alaiez betetzeko sortu dugun egunaren nondik norakoak: EH2BT: EGITARAUA Era berean, topaketaren aurkezpen bideoa grabatzen ari gara. Laister ikusi ahal izango duzue… baina hemen duzue grabaketaren argazki bat!


EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak