Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Author Archives: admin

admin    0

Lehen bideo laburpena

Hemen duzue Dinbi Banda Batukada Taldearen eskutik Maiatzaren 17ko bideo laburpena! Laister ere Ttalakaren egun osoko erreportajea izango dugu. Eta azkenik, talde bakoitzaren emanaldi osoa bideotan! Adi gure sareetara datozen egunetan!

admin    0

PIN, PAN, PUN!

Maiatzaren 17a izugarria izan da! Mila esker talde guztiei eta nola ez, Lasartera gerturatu zinetenei! Zuei esker osatu genuen batukaden festa, beraz, helburua lortuta! Adi gure webgunera eta sare sozialetara datozen bi aste hauetan, gutxinaka bideoak eta argazkiak igotzen joango garelako! #eh2bt    

admin    0

Herria prest dugu!

Bihar da eguna, 10 perkusio/batukada talde elkartuko gara eta egun osoko festa izango dugu Lasarte-Orian. Bazatoz? Hemen duzue aurtengo EGITARAUA. Eta ez ahaztu ARGAZKI LEHIAKETAz! Bihar, Lasarte-Orian… PIN, PAN, PUN!

admin    0

Dida Gaztean

Gaur goizeko 8:15etan Gaztea irratiko Dida saioan Euskal Herriko 2. Batukaden Topaketa aurkeztu dugu. Hemen dituzue bideoa eta argazki batzuk:

admin    0

Gaztea irratia laguntzaile!

Gaurkoan gure beste laguntzaile baten informazio gehiagorekin gatoz. Aurreko sarrera batean aipatu genuen bezala, Gaztea irratia laguntzaile dugu aurten, baina zertan lagunduko du? Hedatze prozesuan! Entzun al duzue egun hauetan Gaztea? Gure Topaketa sustatzeko kuña bat dute! Hemen duzu entzungai: audioa – gaztea Adi bihar, osteguna, goizeko 8etatik aurrera Dida Gazteara. Gure 3 taldekide bertara […]


EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak