Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Author Archives: admin

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako taldeen emanaldiak Zo-Zongó!
admin    0

Taldeen emanaldiak (2/10): Zo-Zongó!

Atzo Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartu eta 5 minutuko emanaldia eskaini zuten taldeen bideoak zabaltzen hasi ginen. Gaur Zo-Zongó! taldearen bideoa aurkezten dugu. 2004ko udaran sortu zen taldea, Calahorrako jaietako “La noche del ruido” festarako ikuskizun bat egiteko asmotan. 2012. urtean, taldekide berrien sarrerarekin, Zo-Zongó! familia handitu egin zen eta ikuskizun ezberdinak barnebiltzen […]

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako taldeen emanaldiak Sambamaña
admin    0

Taldeen emanaldiak (1/10): Sambamaña

Gaurtik aurrera, egunero Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartu eta emanaldi nagusian 5 minutuko emanaldia eskaini zuten taldeen bideo bat aurkeztuko dugu. Laburpen bideoa bezalaxe, taldeen emanaldiak jasotzen dituzten bideo hauek ere RECrea laguntzaileak grabatu eta editatu ditu. Hasteko, aurten Dinbi Banda batukada taldearekin batera antolakuntza ardurak banatu dituen Arrasateko Sambamaña taldearen bideoa aurkeztuko […]

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako laburpen bideoa, RECrearen eskutik
admin    0

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketaren laburpen bideoa

Honezkero astebete igaro da Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa Arrasaten ospatu genuenetik eta ez zaigu berehalakoan ahaztuko bertan bizitako guztia. Gaur Topaketaren laburpen bideoa estreinatzen dugu! Izugarrizko lana egin zuten Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako egun osoan zehar RECreako laguntzaileek. Lehen aldiz izan dira Topaketaren laguntzaile eta, egia esan, izugarrizko bideo laburpena prestatu dute. Eskerrak […]

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako zozketako zenbaki saridunak
admin    0

Zozketako zenbaki sarituak

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa oso arrakastatsua izan zen. Laguntzaile eta parte hartzaile guztiei esker egun ahaztezina igaro genuen Arrasaten eta datozen egunetan hasiko gara egunaren laburpen bideoa eta argazkiak zabaltzen. Gaur zozketako zenbaki sarituen berri emango dizuegu. Txalotzekoa izan da berriro ere Topaketaren harrera. Eta aurtengoan, bereziki, herriaren bultzada azpimarratu nahi dugu. Bertako merkatariei […]

Guztia prest Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketarako
admin    0

Guztia prest Arrasaten! Bihar jarraipena sarean

Guztia prest dugu Arrasaten honezkero biharko Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketarako. Azken astean gogor egin dugu lan festari azken ukituak eman eta bertaratzen zareten horiek egun izugarriaz gozatzeko. Behin-betiko egitaraua Duela egun gutxi behin-betiko egitaraua aurkeztu genizuen. Web-orriko atal honetan ikus ditzakezu xehetasun guztiak eta baita laburbilduta honako bideoan ere: Biharko egunaren jarraipena Biharko egunaz […]


EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak