Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Author Archives: admin

admin  , , ,  0

LAGUNTZAILEAK | Musical 72

Euskal Herriko 3. Batukaden Topaketa ez litzateke posible izango antolatzaileen lanaz gain, hainbat norbanako, elkarte eta enpresaren laguntza gabe. Gaurkoan Musical 72 aurkezten dizuegu. Aurtengoan ere Musical72-k Topaketa lagunduko du. Musical72 Donostiako Artzai Onaren plazan aurki dezakegun musika denda espezializatua da. Perkusioko materialaz gain, mota guztietako instrumentuak aurki ditzakegu bertan. Beraien materialari esker, lehengo urtean […]

hirigorrian2
admin    0

Euskadi Irratiko “Hiri gorrian” saioan

Maider Segurola eta Xabi Larrazabalek aurkezten duten Hiri gorrian saioan egongo gara gaur 17:00etatik aurrera. Aurkezleak harrituta omen daude Korrikaren amaieran Bilboko alde zaharrean gutxienez 5 batukada eta 5 elektrotxaranga topatu zituztelako. Nondik sortu da elektrotxarangen eta batukaden inguruko afizio hau Euskal Herrian? Dinbi Bandako Esti eta Arkaitz egongo dira mahai inguruan parte hartzen eta […]

IMG_4069
admin  , ,  0

LAGUNTZAILEAK | Ttalaka

Euskal Herriko 3. Batukaden Topaketa ez litzateke posible izango antolatzaileen lanaz gain, hainbat norbanako, elkarte eta enpresaren laguntza gabe. Gaurkoan Ttalaka aurkezten dizuegu. Ttalaka euskara eta euskal kulturaren sustapenerako Kultur Elkartea da eta aurreko urtean bezalaxe, aurtengoan ere gure hedabide ofiziala izango da. Lehengo urteko topaketan ere kamerak altzoan ibili ziren egun osoan zehar, gertatutako […]

paella
admin  ,  0

LAGUNTZAILEAK | I love paella

Euskal Herriko 3. Batukaden Topaketa ez litzateke posible izango antolatzaileen lanaz gain, hainbat norbanako, elkarte eta enpresaren laguntza gabe. Gaurkoan I love paella aurkezten dizuegu. Lehengo urteko Topaketan paella goxo-goxoa prestatzeaz arduratu ziren eta aurtengoan ere gurekin egongo dira, laguntzaile bezala. Bazkaria Okendo plazan izango dugun karpan prestatuko dute goizetik eta, prest egon bezain pronto, […]

admin  ,  0

EH3BT behin-behineko kartela aurkeztu dugu!

Aurkeztu dugu honezkero aurtengo topaketako behin-behineko kartela! Aste gutxi barru egitarauaren azken xehetasunekin batera osatu eta Euskal Herriko kaleetan topatuko duzue. Ione Zabalaren lana izan da ilustrazioa eta Tapuntu arduratu da diseinu lanaz. Geroz eta gutxiago falta da aurtengoan guztiok batera emanda izugarrizko eztanda sortzeko! Joan zaitezte prestatzen, aurtengoa handia izango da eta!


EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak