Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Author Archives: admin

paella
admin  , , ,  0

Bazkarirako tiketak salgai!

Aipatu genizuen moduan, aurtengo Topaketak hainbat berritasun ekarriko ditu. Horien artean, bazkaria irekia izango dela. Alegia, partehartzaileez gain edonork izango du plazako giroan bazkaltzeko aukera. MENUA: Paella (barazki edo haragizkoa), sagar tarta eta sagardo txotxa! Tiketak erosteko bi modu posible dauzkazue: Erosi tiketa Lasarte-Oriako Insausti, Jalgi, Trumoi edo Ilargi tabernetan Idatzi e-posta bat info@batukadentopaketa.eus helbidera […]

arantza_iglesias2
admin  , ,  0

Arantza Iglesiasen eskutik, dantza afrikar ikastaroa!

Topaketako partaideek aurtengoan 4 ikastaro dituzte aukeran maiatzaren 16an jasotzeko. Arantza Iglesias eta berarekin etorriko diren Pierre Cece Koly eta Bibiche Dartagnan Juniorren (bi musikariak) eskutik dantza afrikar ikastaroa egingo da goizean zehar. Bideo honen bidez Topaketan parte hartzeko gonbita luzatzen digute: YouTubeko kanala: https://www.youtube.com/channel/UCw8JEmP2w4zaz2zhDd87mSg/videos Facebook: facebook.com/arantza.iglesiasarbizu Twitter: twitter.com/Arantza_danza

jalgune
admin  ,  0

Hirugarren urtez, Jalguneko lagunak Topaketan laguntzen!

Aste hauetan kontatzen joan garen moduan, Topaketa pentsaezina da hainbat pertsona, erakunde, enpresa edo elkarteren laguntzarik gabe. Jalgune elkarteak Lasarte-Orian izugarrizko lana egiteaz gain, Topaketa urtero lagundu du eta dei bat jaso bezain pronto beti egon dira edozertan laguntzeko prest! Lehen urtean batukada taldeei Lasarte-Oriako auzoetatik ibilbidea egiten lagundu zieten, bigarrengoan arratsaldeko afarimerienda antolatzeaz arduratu […]

antolatzaile_dinbibanda
admin  , , ,  0

ANTOLATZAILEAK | Dinbi Banda aisialdi elkartea eta Lasarte-Oriako Udala

Azken egunotan Euskal Herriko 3. Batukaden Topaketako laguntzaileak aurkezten aritu gara. Laguntzaileak ezinbestekoak diren arren, Dinbi Banda aisialdi elkartearen lana gabe eta Lasarte-Oriako Udalaren bultzada gabe Topaketa ez litzateke aurrera aterako. Hirugarren Topaketa antolatzeko lanak urriaren 3an hasi ziren eta ordutik etengabe lanean egon da Topaketa antolatzeko Dinbi Bandako lantaldea, Udalarekin batera. Aurrekontua, aktak, Drivekin […]

porrotx
admin  , , , ,  0

Porrotx ere Topaketara etorriko da!

Haurren tailer irekien inguruan hitz egiten entzun gaitu Porrotxek eta maiatzaren 16an Lasarte-Oriako Okendo plazara etorri eta hauetan parte hartzera animatu da! Hementxe Pirritx eta Marimototsekin batera grabatu duen bideoa, zuek guztiak parte hartzera gonbidatuz: Laster izango duzue webgunean haurren tailerren inguruko informazio guztia. ZATOZ ZURE HAURREKIN MAIATZAREN 16an GOIZEKO 11:30ean! Ez ahaztu danbor eta […]


EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak