Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Author Archives: admin

batukale
admin  , ,  0

BATUKADA TALDEAK | Batukale (8/9)

Banaka-banaka Topaketan parte hartuko duten batukada taldeak aurkeztuko dizkizuegu egunotan. Gaurkoan, Batukale. Batukale kalejiretan, herrietako eta auzoetako jaietan animatzeko jaiotzen da. Festa partikularretan edota ezkontzetan ere martxa ematen dute eta horrez gain caipiriñadun festak prestatzen dituzte. Hementxe lehengo urteko Topaketan eskaini ziguten ikuskizuna: Batukada talde guztiak ezagutzeko, egin klik lotura honen gainean Facebook: facebook.com/batukale.samba

metxa
admin  , ,  0

EH3BT aurkezpen bideoa!

ESCIVI zine eta bideo eskolako Amanda Cortes, Jon Ander Vazquez, Celia Raposo, Irune Elizegi eta Aitor Goenagaren laguntzaz eta Dinbi Banda batukadako hainbat partaideren partehartzearekin Topaketako aurkezpen bideoa prest dago jada! Making off argazkiak: BATERA EMANDA, A ZE EZTANDA!

IMG_3830
admin  ,  0

Prentsaurrekora deialdia! (asteartea 12, 11etan)

Ohar honen bidez komunikabide guztiei deialdia zabaldu nahi diegu datorren astean egingo dugun prentsaurrekora etortzeko. Bertan zabalduko ditugu maiatzaren 16an ospatuko dugun Euskal Herriko 3. Batukaden Topaketaren inguruko zehaztapen guztiak. Maiatzaren 12an, asteartea, 11:00etan Lasarte-Oriako Okendo plazan aurkituko gaituzue!

Zaparrada
admin  , ,  0

BATUKADA TALDEAK | Zaparrada batukada taldea (7/9)

Banaka-banaka Topaketan parte hartuko duten batukada taldeak aurkeztuko dizkizuegu egunotan. Gaurkoan, Zaparrada batukada taldea. Zaparrada Batukada Taldea 2008ko udan sortu zen, Zornotzako Ipurtargi Gazte Asanbladak bultzatutako proiektu gisa. Musikaz ezer gutxi zekiten kide gehienek, ilusioak eta ondo pasatzeko gogoak bildu zituen. Urteekin, erritmo landuagoak – samba brasildarrari lotuak, batik bat – sortzen joan dira, eta […]

110 WHATSAP
admin  , ,  0

BATUKADA TALDEAK | Beriba samba eskola (6/9)

Banaka-banaka Topaketan parte hartuko duten batukada taldeak aurkeztuko dizkizuegu egunotan. Gaurkoan, Beriba samba eskola. Beriba samba eskola 2007an sortu zen, musika brasildarra gustukoa zuten lagun batzuk bildu zirenean haien eskuez jotzeko hainbestetan entzuten zuten musika. Geroztik, zenbait ikastaro eginda, kalez kale dabiltza, hain gustukoa duten musikako erritmoak (samba, ijexá, samba-reggae…) entzuleen artean zabaldu nahian, eta […]


EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak