Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Author Archives: admin

Batukada Zugatik EH4BT
admin    0

Talde parte-hartzaileak (1/8): Zugatik batukada

Gaurtik aurrera, egunero topaketan parte hartuko duen talde bat aurkeztuko dizuegu! Trapagako bailaratik zuzenean, Ugartetik hain zuzen, dator Zugatik batukada. Hementxe uzten dizkizuegu beraien erritmoak, maiatzaren 21erako prestatzen joan zaitezten! Taldearen inguruko info +: Facebook eta Instagram Hemen eta han, #TAKATAN

Egitaraua
admin    0

EH4BT egitaraua aurkezten dizuegu

Topaketa egunerako hilabete baino gutxiago falta da honezkero eta ziurrenik gogoz izango zarete egunean zehar Zornotzan zer topatuko duzuen jakiteko. Hementxe egun osoko egitaraua! 10:30 Txupinazoa eta partehartzaileen aurkezpena 11:30 Tailerren hasiera (Beat box, dantza afrikarrak eta bodypercussion) 13:30 Poteoa Burrunba elektrotxarangak girotuta 15:00 Herri bazkaria (tiketak salgai jarriko dira laster) 16:30 Zumba saioa 18:00 Batukaden […]

Akabo Bakea!
admin    0

Elkarrizketa Gazteako Akabo Bakea! saioan

Geroz eta gutxiago falta da egun handia iristeko eta komunikabideak hasi dira pixkanaka egunaren berri ematen. Dakizuenez, Gaztea irratia topaketako laguntzaile da eta honen difusioan laguntzen ari zaigu. Oraingoan arratsaldero entzun dezakegun Akabo Bakea! saioan elkarrizketa egin digute. Behean entzun dezakezue antolaketa lanetan burubelarri dabilen Zaparrada batukadako Rubeneni egindako elkarrizteka,  1:36:48 momentutik aurrera: http://audios.ak.cdn.eitb.com/multimedia/audios/2016/04/26/1929164/20160426_15005423_0008601723_002_001__AKABO_04_25.mp3  

eh4btkartela
admin    0

EH4BT Kartel Ofiziala

Hemen duzue aurtengo topaketako kartel ofiziala! Laister egitaraua erantsi ahal izango diogu, beraz, adi gure sareetara! Bitartean… zabaldu sarean Maiatzaren 21ean Zornotza erritmoz bete dezagun!! TaPuntu kooperatibak sortutako kartela, Beittu enpresaren irudia barneratuz. Hemen eta han… TAKATAN!  

100
admin    0

100 Perkusiojole baino gehiago izango gara!

Oraindik izen emateak itxi ez diren arren, 100 perkusiojole baino gehiago izango garela esan dezakegu! Zornotzako herria kolore eta erritmo ezberdinez beteko dugu Maiatzaren 21ean! Eta zuk, kale egingo al duzu perkusioaren Euskal Herriko festa honetara? Gogoratu tailer ezberdinak ditugu zuretzat, batukaden emanaldiak eta eguna borobiltzeko kontzetuak! Ez galdu egunaz gozatzeko aukera! Eman izena apirilaren […]


EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak