Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Author Archives: admin

ESKERRIK ASKO
admin    0

Laguntzaileei mila esker!

Euskal Herriko Batukaden Topaketa ez litzateke posible izango antolatzaileen lanaz gain, hainbat norbanako, elkarte eta enpresaren laguntza gabe. Gaurkoan aurtengo edizioan izan ditugun laguntzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu. Eskerrik asko Berria, Gaztea, Ametx, TaPuntu, Beittu, Naiz, Lizaso Grafikak eta Patxi Koop. Zuei guztioi esker izango da posible aurtengo Euskal Herriko 4. Batukaden Topaketa maiatzaren 21ean Zornotzan! […]

Dinbi Banda eta Zaparrada irrikitan
admin    0

Dinbi Banda eta Zaparrada irrikitan gaude!

Dakizuenez, aurtengoan Lasarte-Oriako Dinbi Banda eta Zornotzako Zaparrada buru-belarri gabiltza topaketaren antolaketa lanetan. Maiatzaren 21a heltzeko astebete pasatxo falta den honetan, bi taldeek topaketan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu:

EH4BT banakakoak
admin    0

Banakako parte-hartzaileak

Topaketan parte hartzeko baldintza bakarra gogoa da! Aurten ere topaketan banaka izena emateko aukera zabaldu dugu eta 20tik gora pertsona animatu dira maiatzaren 21eko festa handiaz gozatzera. Eta zuk, parte hartu nahi duzu? Ikasi ezazu topaketako batukada erritmoa beheko bideoa ikusiz eta zatoz Zornotzara gurekin batera #takatan egitera! Ez da beharrezkoa izena ematea emanaldi nagusian […]

Zaparrada EH4BT
admin    0

Talde parte-hartzaileak (8/8): Zaparrada

Topaketan parte hartuko duen azken taldea aurkeztuko dizuegu gaur. Azkenik, Zaparrada batukada taldea. Aurten ere topaketan parte hartuko dute eta ez hori bakarrik, antolatzaile lanetan dabiltza aurten Dinbi Bandarekin batera! Hementxe uzten dizuegu beraien aurkezpen bideoa eta lehengo urteko topaketan eskainitako emanalditxoa, maiatzaren 21erako prestatzen joan zaitezten! Taldearen inguruko info +: Web-orria, Facebook eta Twitter. […]

Dinbi Banda EH4BT
admin    0

Talde parte-hartzaileak (7/8): Dinbi Banda

Azkenaurreko taldea ezaguna da topaketan. Dinbi Banda batukada taldea, izan ere, batukaden topaketa martxan jarri zuen taldea da eta edizio guztietan hartu du parte. Aurtengoan ere batukaden topaketaren antolaketa lanetan dabil, bihar aurkeztuko dizuegun Zaparrada batukada taldearekin batera. Hementxe uzten dizuegu beraien aurkezpen bideoa eta lehengo urteko topaketan eskainitako emanalditxoa, maiatzaren 21erako prestatzen joan zaitezten! […]


EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak