Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Talde antolatzaileak: Sambamaña Arrasatetik eta Dinbi Banda Lasarte-Oriatik (12 eta 13/13)

Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketako talde parte hartzaileak: Dinbi Banda eta Sambamaña
admin      0

Talde antolatzaileak: Sambamaña Arrasatetik eta Dinbi Banda Lasarte-Oriatik (12 eta 13/13)

Aurreko astetik Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketan parte hartuko duten batukadak aurkezten ari gara. Gaur azken bi taldeak aurkezten dizkizuegu, hain zuzen ere antolakuntza lanen ardura hartu dutenak. Egun bateko festa antolatzea ez da lan makala. Pentsa, 2016ko urritik dabiltza elkarlanean bi talde hauek larunbatean guztia bikain atera dadin!

Dinbi Banda batukada taldea

Dinbi Banda logotipoa

2013. urtean euskal batukadak biltzeko ideia zoroa izan zutenetik, urtero egon dira Euskal Herriko Batukaden Topaketaren antolakuntzan. Lehen hiru urteetan antolakuntza osoa beraien kabuz egin zuten arren, lehengo urtetik urtero beste batukada batekin partekatzen dituzte antolaketa lanen ardurak. Bosgarren aldiz hartuko du parte, beraz, Dinbi Banda batukada taldeak Topaketan.

Ikusi Dinbi Banda batukada taldeak Topaketan parte hartzera gonbidatzeko prestatu duen bideo laburra:

Taldearen inguruko info +: Web-orria, Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube.

Sambamaña batukada taldea

Sambamaña batukadaren logotipoa

Hirugarren aldiz hartuko du parte Topaketan Sambamaña batukada taldeak. Lehengo urteko Topaketan lekukoa hartzea otu zitzaien eta izugarrizko lana egin dute Arrasateko festa ahaztezina izan dadin!

Ikusi Sambamaña batukada taldeak Topaketan parte hartzera gonbidatzeko prestatu duen bideo laburra:

Taldearen inguruko info +: Facebook.

Hementxe beste hamaika batukaden aurkezpenak:

Batukale

Gatazka batukada

Katxarrada perkusio taldea

K-TUM-K batukada taldea

Tukatukada batukada taldea

Zaparrada batukada taldea

Zaratamba batukada

Zestoako batukada

Zo-Zongó!

Zugatik batukada

Saravá

Batukaden soinue, #JoTaSue !

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak