Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

Antolakuntzak aurrera darrai eta laguntzaile bat gehitu zaigu proiektura

admin    ,   0

Antolakuntzak aurrera darrai eta laguntzaile bat gehitu zaigu proiektura

Programazioa eta parte hartuko duten taldeak lotzen ari gara honezkero eta laister jakinarazi ahalko dizuegu egunaren inguruko informazio gehiago.

Bien bitartean, bigarren topaketa hau posible egiteko, laguntzaile berri bat gehitu zaigu proiektura. Hain zuzen ere, Ttalaka Kultur Elkartea. Elkarte hau orain dela gutxi jaio zen arren, oso proiektu interesgarriak dituzte eskuartean. Hauen artean, bat aipatzekotan, euskarazko produktu/zerbitzuak beherapenarekin eskaintzen dituen Euskontu ataria. Ttalaka.org atari kulturala ere laster martxan izango dute (crowdfunding kanpaina abiatu dute, atari hau posible egingo duen finantziazioa lortzeko).

Ttalaka Euskal Herriko 2. topaketako hedabide ofiziala izango da eta posta honen bidez, beraien proiektuak ezagutzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

ttalaka_logo

 

Laster arte eta ez ahaztu, MAIATZAREN 17AN PIN PAN PUN!

  •  
  •  
  •  
  •  

Leave a Reply

 

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak