Hemen eta han... TAKATAN!

2017/05/27

ARRASATE

2017 (V. topaketa)

eh6bt

2017 (V. topaketa)

Bigarren urtez, Euskal Herriko Batukaden Topaketa Lasarte-Oriatik at egin zen, hain zuzen ere Arrasaten. Sambamaña batukada taldea eta Dinbi Banda Batukada Taldeak, Euskal Herriko 5. Batukaden Topaketa antolatu genuen Maiatzaren 27an Arrasaten ospatu zena, “Batukaden soinue, JO TA SUE!” lelopean. Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako batukada taldeak bildu genituen beste behin, baina oraingo honetan Mallorkatik talde gonbidatua ere izan genuen.

Goizean goiz, talde guztiei harrera egin eta gero Topaketako erritmoa ensaiatu genuen denok batera. Aurkezpenak eta gero 4 tailer ezberdin egon ziren partaideentzat.

Tailerrak amaitzean eta behin denak bilduta, Orkresta elektrotxarangaren laguntzaz poteoa egin zen. Denok elkarrekin bazkaldu ahal izan genuen elkar ezagutu eta komunikatzeko.

Bazkaria eta gero, dantza saio bikaina izan genuen 22 Academy-ko neskekin. Herritik Sambodromoa sortu genuen eta amaitzeko batukada taldeek emanaldia eskaini genuen. Eguna kontzertuekin borobildu genuen, ohitura bilakatu den moduan.

 

Egitaraua

  • 10:30 >> Harrera
  • 11:30 >> Tailerrak
  • 13:30 >> Poteo girotua
  • 15:00 >> Herri bazkaria
  • 18:00 >> Batukaden emanaldiak
  • 22:00 >> Kontzertuak

Batukada talde partaideak

  • Batukale | Bilbo
  • Dinbi Banda | Lasarte-Oria
  • Katxarrada musika kultur taldea | Sestao
  • K-tum-k | Aulesti
  • Sambamaña | Arrasate
  • Tukatukada | Gernika
  • Zaparrada | Zornotza
  • Zaratamba batukada | Getxo
  • Zestoako batukada taldea| Zestoa
  • Zo-Zongó!| Oarsoaldea
  • Zugatik | Trapagaran

Aurtengoan, lehen aldiz, talde gonbidatua!

  • Saravá | Santa Maria del Camí/Bunyola (Mallorka)

Banakako partaideak

11 lagun gerturatu ziren euren kabuz

 

Kartel ofiziala

EH5BT_KARTELA_RGB_WEB

Aurkezpen bideoa

Leloa: “Batukaden soinue… JO TA SUE!”

Laburpen bideoa

Emanaldiak

Irakurri EH5BT-ko berri guztiak

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak