Batukaden soinue, jo ta sue!

2017/05/27

ARRASATE

2016 (IV. topaketa)

13241381_662490993901657_5758445270151614574_n

2016 (IV. topaketa)

Lehen urtez, Euskal Herriko Batukaden Topaketa Lasarte-Oriatik at egitea erabaki zen. Zaparrada batukada taldea eta Dinbi Banda Batukada Taldeak, Euskal Herriko 4. Batukaden Topaketa antolatu genuen Maiatzaren 21ean Zornotzan ospatu zena, “Hemen eta han… TAKATAN!” lelopean.  Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako batukada taldeak bildu genituen beste behin, baina oraingo honetan zortzi talde izan ginen. Laguntzaile asko, antolaketa lan ugari baina emaitza bikaina, beste behin.

Goizean goiz, talde guztiei harrera egin eta gero Topaketako erritmoa ensaiatu genuen denok batera. Aurkezpenak eta gero 3 tailer ezberdin egon ziren partaideentzat: beatbox, bodypercusion eta dantza afrikarra.

Tailerrak amaitzean eta behin denak bilduta, Burrunba elektrotxarangaren laguntzaz poteoa egin zen. Denok elkarrekin bazkaldu ahal izan genuen elkar ezagutu eta komunikatzeko.

Bazkaria eta gero, Zumba saio bikaina izan genuen. Herritik Sambodromo txiki bat sortu genuen eta amaitzeko batukada taldeek emanaldia eskaini genuen. Eguna Irtenbide eta Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertuekin borobildu genuen.

 

Egitaraua

  • 11:30 >> Tailerrak
  • 13:30 >> Poteo girotua
  • 15:00 >> Herri bazkaria
  • 18:00 >> Batukaden emanaldiak
  • 22:00 >> Kontzertuak

Batukada talde partaideak

  • Batukale | Bilbo
  • Batukandra| Durango
  • Dinbi Banda | Lasarte-Oria
  • Niarawa | Iruña
  • Sambamaña | Arrasate
  • Tukatukada | Gernika
  • Zaparrada | Zornotza
  • Zugatik | Trapagaran

 

Banakako partaideak

23 lagun gerturatu ziren euren kabuz

 

Kartel ofiziala

eh4bt_kartelofiziala

Aurkezpen bideoa

Leloa: “Hemen eta han… TAKATAN!”

Laburpen bideoa

Emanaldiak


Irakurri EH4BT-ko berri guztiak

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT bideoa

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak