Batukaden soinue, jo ta sue!

2017/05/27

ARRASATE

2015 (III. topaketa)

11268979_519827124834712_210502093517664151_o

2015 (III. topaketa)

Hirugarren urtez jarraian, Dinbi Banda Batukada Taldeak eta Lasarte-Oriako Udalak elkartuta, Euskal Herriko 3. Batukaden Topaketa antolatu genuen Maiatzaren 16an Lasarten ospatu zena, “Batera emanda, a ze eztanda!” lelopean.  Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako batukada taldeak bildu genituen beste behin, baina oraingo honetan bederatzi talde izan ginen. Laguntzaile dexente, antolaketa lan ugari baina emaitza bikaina.

Goizean goiz Jalguneko lagunekin diana bat egin genuen herria esnatzeko. Taldeak herrira iritsi ziren eta txokolatada batekin elkarrekin gosaldu genuen. 4 tailer ezberdin egon ziren partaideentzat: txalaparta, bodypercusion, rezibatukada eta dantza afrikarra. Era berean, Okendo plazan Porrotxen bisita jaso zuen txikienentzat perkusio tailerra antolatu zen.

Txilibitu eztanda eta gero herrian zehar eta txarangaren laguntzaz poteoa egin zen. Denok elkarrekin bazkaldu ahal izan genuen elkar ezagutu eta komunikatzeko.

Bazkaria eta gero, ikastaroetan ikasitakoa erakusteko tartea izan genuen, herritik Sambodromo txiki bat sortu genuen eta amaitzeko batukada taldeek emanaldia eskaini genuen. Eguna Skakeitan taldearen kontzertuarekin borobildu genuen.

 

Egitaraua

  • 10:30 >> Partaideentzat ikastaroak
  • 11:30 >> Haurren tailer irekiak
  • 13:00 >> Txilibitu eztanda
  • 14:30 >> Bazkaria
  • 16:30 >> Ikastaroetan ikasitakoaren erakusketa
  • 17:30 >> Sambodromoa
  • 18:30 >> Emanaldi nagusia Okendo plazan
  • 20:00 >> Topaketa erritmoa denak batera
  • 22:30 >> Skakeitan taldearen kontzertua

Batukada talde partaideak

  • Buruntzantzan | Urnieta
  • Builaka| Artziniega
  • Beriba | Gasteiz
  • Zo! Zongó | Orereta
  • Batukale | Bilbo
  • Kumbalaye | Gasteiz
  • Sambañana | Arrasate
  • Zaparrada | Zornotza
  • Dinbi Banda | Lasarte-Oria

 

Banakako partaideak

25 lagun gerturatu ziren euren kabuz

 

Kartel ofiziala

eh3bt_kartelofiziala

Aurkezpen bideoa

Leloa: “Batera emanda, a ze eztanda!”

Laburpen bideoa

Emanaldiak

Argazki lehiaketako irabazlea

11165148_518735141610577_2942291826281481181_o

Irakurri EH3BT-ko berri guztiak

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT bideoa

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak