Batukaden soinue, jo ta sue!

2017/05/27

ARRASATE

2014 (II. topaketa)

Arratsaldea35_20140517

2014 (II. topaketa)

Bigarren urtez jarraian, Dinbi Banda Batukada Taldeak eta Lasarte-Oriako Udalak elkartuta, Euskal Herriko Ii. Batukaden Topaketa antolatu genuen Maiatzaren 17an Lasarten ospatu zena, “MAIATZAREN 17an, PIN PAN PUN!” lelopean.  Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako batukada taldeak bildu genituen beste behin, baina oraingo honetan hamar talde ziren: Donostiatik Taupada Samba, Zornotzatik Zaparrada, Urnietatik Buruntzantzan, Iruñatik Kaleanbatu, Batukotx Otxandiotik, Gasteiztik Kumbalaye, Errenteritik Zo! Zongo, Gasteiztik Beriba Samba Eskola, Bilbotik Batukale eta Lasarte-Oriatik Dinbi Banda Batukada Taldea. Musikal 72, Ttalaka Kultur Elkartea, Gaztea Irratia eta Olaiz Graphic&Web-en laguntza izan genuen eta Maider Gorostegi eta Ibon Fernandez Izan ziren eguna gidatzearen arduradunak.

Goizeko 11:00etan taldeek herriko auzoetan zehar jotzen hasi ziren, herria girotzen hasiaz. 11.30etan Okendo Plazan haurren tailerrari hasiera eman zitzaion, haurrentzako perkusio instrumenturekin eta material birziklatuarekin erritmoak sortuaz eta jolas ezberdinak eginez. 12:30etan talde guztiak Okendo plazan elkartu ginen aurrek tailerrean ikasitakoarekin eskainitako emanaldiaz gozatu eta jaiari ofizialki hasiera emateko, Txupin eta guzti. Jarraian Eonian elektrotxarangarekin batera poteoa egin zen taberna ezberdinetan zehar, 14.30etan Taldeen bazkalordua iritsi zen arte. Okendo plazan, arkupeen itzalean, Bai poteoan, zein bazkarian taldeek euren artean hitz egin eta ezagutzeko aukera izan genuen. Bazkal ondoren, musika apur bat jarri eta dantzan ibili ginen, Topaketetako Kantaren azken entsegu bat egin aurretik.

17.00etan Sanbodromoari hasiera eman zitzaion eta talde bat bestearen atzetik erdiguneko kaleetatik joaz desfile txiki bat egin genuen. 18.30etan ekitaldi nagusiarekin hasi ginen, talde bakoitzak bere emanaldia eskainiaz jendez lepo zegoen plazan.

Emanaldia amaitzeko, talde guztietako kideek batera Topaketen kanta jo genuen, festa amaiera bikaina.

Egitaraua

  • 11:00 >> Batukada taldeak Lasarte-Oriako auzoetan zehar
  • 11:30 >> Haurren tailerra Okendo plazan: Body percussion, batukada erritmo sinpleak eta abesti sinple baten lanketa
  • 12:30 >> Haurren emanaldia
  • 12:30 >> Poteoa EONIAN elektrotxarangarekin
  • 14:30 >> Taldeen bazkaria
  • 18:30 >> Emanaldi nagusia Okendo plazan, Gazteako Ibon Fernandez eta Maider Gorostegik aurkeztuta. 10 batukada taldeen emanaldi txikia banaka eta amaieran batukaden topaketaren erritmoa guztiok batera

Batukada talde partaideak

  • Buruntzantzan | Urnieta<
  • Taupada | Donostia
  • Kaleanbatu | Iruña
  • Beriba | Gasteiz
  • Zo! Zongó | Orereta
  • Batukale | Bilbo
  • Kumbalaye | Gasteiz
  • Batukotx | Otxandio
  • Zaparrada | Zornotza
  • Dinbi Banda | Lasarte-Oria

Kartel ofiziala

eh2bt_kartela

Aurkezpen bideoa

Leloa: “MAIATZAREN 17an PIN, PAN, PUN!”

Laburpen bideoa

Emanaldiak

Argazki lehiaketako irabazlea

10257006_328682030615890_1379432941728169487_n

Irakurri EH2BT-ko berri guztiak

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT bideoa

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak