Batukaden soinue, jo ta sue!

2017/05/27

ARRASATE

2013 (I. topaketa)

976447_551715791538568_1361350746_o

2013 (I. topaketa)

Dinbi Banda Batukada Taldeak eta Lasarte-Oriako Udalak elkartuta, Euskal Herriko I. Batukaden Topaketa antolatu genuen Maiatzaren 18rako Lasarten. Partehartzaileak Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorri ziren: Donostiatik Taupada Samba, Errenteritik Zo! Zongo, Gasteiztik Beriba Samba Eskola eta Lasarte-Oriatik Dinbi Banda Batukada Taldea.

Eguerdiko 12:00etan Okendo plazan elkartu ginen taldeak elkar ezagutzeko eta famili argazkia egiteko. 12:30etatik 13:30etara talde bakoitza auzo batetara abiatu zen herri guztia batukada hotsez alaitzera. Ondoren, bazkaria egin genuen Semblante Andaluz elkartean. Bertan hobeto ezagutzeko aukera izango genuen. Egunarekin jarraituz eta eguraldia pixka bat baretu zela aprobetxatuz, arratsaldean Okendo plazan talde guztiek txandaka jo genuen, ikusleei batukada estilo desberdinak gozatzeko aukera emanez.

Emanaldia amaitzeko, talde guztiok batera inprobisazio bat egin genuen eta ikusleak dantzan jarri genituen.

 

Egitaraua

  • 12:00 >> Taldeak elkartu eta familia argazkia
  • 12:30 >> Taldeak auzoetan zehar jo
  • 14:30 >> Bazkaria
  • 17:30 >> Emanaldi Nagusia

 

Batukada talde partaideak

  • Taupada | Donostia
  • Beriba | Gasteiz
  • Zo!Zongo | Orereta
  • Dinbi Banda | Lasarte-Oria

 

Kartel ofiziala

922734_10201089729503324_69263749_n

Aurkezpen bideoa

Leloa: “Zatoz aldakak mugitzera!”

Laburpen bideoa

Irudi eta bideo galeria

  •  
  •  
  •  
  •  

EH5BT bideoa

EH5BT antolatzaileak

    Dinbi Banda Aisialdi Elkartea

    Sambamaña Batukada Taldea

EH5BT laguntzaileak